Arrauna: 2016-2017

Zortzigarren Deustuko estropadan

Karkara 2016ko eka. 21a, 08:14

Bilbon, Deustun jokatu da KAE 1 Ligako estropada. Erlojupekoan izan da eta Orio zotzigarren postuan sailkatu da.

Bi txandatan egin da Deustuko estropada, Bilboko 716. urteurrenaren harira antolatutakoa. Oriok bigarren txandan egin du arraun eta txandako hirugarren trainerurik azkarrena izan da. Estropadako sailkapen orokorrean eta, oraingoz, ligako sailkapen orokorrean zortzigarren postuan gelditu dira oriotarrak.

Irabazleak ondarroarrak izan dira, 19:56:42 denborarekin. Getariarrek egin dute bigarren, 20:07:50 denborarekin. Hirugarren sailkatu dira Pedreñakoak, 20:14:04 denborarekin. Oriok zortzigarren egin dute, 20:33:60 denborarekin.

Sailkapena

1. Ondarroa 19:56:42
2. Getaria 20:07:50
3. Pedreña 20:14:04
4. Deusto 20:16:10
5.  Lekittarra 20:22:88
6. Donostiarra 20:27:48
7. Hondarribia 20:32:34
8. Orio 20:33:80
8. Santurtzi 20:52:70
10. Zarautz 20:56:64
11. Sanpedrotarra 21:02:96
12. Valle de Camargo 21:28:64