Arrauna: 2016-2017

Euskotren eta San Miguel ligak ETBn

Karkara 2016ko uzt. 6a, 08:23

3 denboraldirako hitzarmena sinatu dute San Miguel Ligak eta ETBk. San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako estropadak 2018rarte telebistan emateko akordioa sinatu dute

Hurrengo hiru denboraldietan, 2019-2020 denboraldira arte, ETBk eta San Miguel Ligak hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena Edu Barinaga ETBko zuzendariak eta Pedro Andueza ACTko lehendakariak sinatu zuten. Honela, ACTk eta ETBk betidanik izan duten erlazioa indartzen du. 

Azken urteen moduan, aurten ere ETBn emitituko dira San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako estropada guztiak, zuzenean. CaixaBank Koroaren 19 jardunaldiak eta Euskotren trofeoaren 8ak ikusteko aukera izango da. 

Emisioak zuzenean egiteaz gain, eitb.eus webgunean ere ikusi ahal izango dira, interneten. Bestalde, TVG telebista kate galegoak ere emitituko ditu estropadak bere bigarren katetik.