Bigarrenez erabiltzeko prest

Karkara 2016ko uzt. 22a, 08:37

Larunbat honetan, goizez, bigarren eskuko azoka izango da Orioko plazan. 

Bigarren eskuko gauzei berrerabilpena emateko asmotan, bigarren eskuko gauzen azoka antolatu da larunbat honetan, hilak 23, Orion. Plazan izango da azoka, goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 15:00ak arte.

 

Parte hartze irekia herritarrentzat

Herritarren batek salmenta-gunea jarri nahi badu azokan, bertara azaltzea dauka goizean goiz, azoka ireki baino lehentxoago. Udalak mahaia eta astoak utziko dizkio eta bere ardura izango da postua muntatzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!