Igandean hip hop doinuekin dantzatzeko aukera

Karkara 2016ko uzt. 22a, 11:41
Argazkia: Etxeberria

Warda Mallalen eskutik hip-hop emanaldia izango da igandean, uztailaren 24an, Orioko hondartzan. 19:30ean hasiko da dantza saioa eta Fama telebista saioko Hugo izango da dantzaldiaren protagonista.

Warda Mallalek urteak daramatza dantzaren eta hip hoparen esparruan lanean. Dantzaren hainbat alor ezagutzen ditu Mallalek: irakaslea, txapelketa antolatzailea eta dantzaria da, besteak beste. Oraingo honetan, Orioko hondartzan antolatu du emanaldia, arratsaldeko 19:30ean hasita.

Ohotzara, besteak beste, Fama ¡a bailar! telebista saioko Hugo igoko da. Baina, berarekin batera, beste hainbat lagunek egingo dute dantza.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!