Antxon Sarasola eta Aroa Sanchez dira arrain txikiak harrapatzen abilenak

Karkara 2016ko uzt. 26a, 14:38

Larunbatean Arrain Txikien Lehiaketa antolatu zuen Muskuilu Harria elkarteak. Luis Solans, Antxon Sarasola etaAroa Sanchez izan ziren sarituak.

19 ontzik hartu zuten parte igandeko VII. Arrain Txikien Lehiaketan. Gipuzkoarrak izan ziren partaide gehienak, baina Bizkaiako eta Nafarroako parte hartzaileak ere egon ziren. Antolatzaileen esanetan, harrapatuta arrain txikien kantitatea handia izateaz gain, kalitatea ere oso ona izan zen, hainbat arrainek 800 gramo baino gehiago pisatzen baizuten. Arrain handiena 978 gramokoa izan zen.

Hainbat sari banatu zituzten. Ontziei dagokionez, Antxon Sarasolak gidatutako Leire ontzia izan zen irabazlea. Jose Luis Gastesik gidatutako Larrain ontzia izan zen bigarren saritua eta Julian Trekuk gidatutako Marazul ontzia izan zen hirugarren sailkatua.

Harrapatutako arrain baliotsuenaren saria Luis Solansek gidatutako Oncalak jaso zuen gizonezkoetan eta, emakumezkoetan, Potti ontziak gidatutako Aroa Sanchez Aldaz oriotarrak irabazi zuen.  Sari banaketaren ondoren, 80 lagun inguru bildu ziren sardinak jateko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!