Galduta jarraitzen du Arrutik

Karkara 2016ko uzt. 22a, 17:02

Arantzazutik mendi buelta egiten galdu da Tiburtzio Arruti –Orio, 1947–. Gau osoa bere bila pasa dute, baina ez dute aurkitu. Goizean goiz bilaketa lanekin jarraitu dute.

Atzotik galduta dago Tiburtzio Arruti  Urbia-Aloña mendi inguruetan. Arantzazutik atera zen goizean Aloña aldera, eta, bueltatzen ez zela ikusita, Ertzaintzarengana jo zuten. 

Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, atzo arratsaldean abisua jaso zutenetik ibili dira galdutako mendizalearen bila, 05:00ak arte ibili ere. Zehaztasun hauek eman dizkiete Segurtasun Saileko kideek Goienari: gauez bideetatik bakarrik ibili ahal izan gara; orain, 08:00ak ezkero berriro ere hasi da bilaketa, sakonagoa egin ahalko da, helikopteroa ere baliatuta; ahal bada, ze eguraldi eskasa dago, laino handia, eta horrek zaildu egingo du guztia.

Eguraldiak laguntzen ez duen arrren, lanean jarraituko dutela azaldu dute Segurtasun Sailetik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!