Hilda aurkitu dute Arruti

Karkara 2016ko uzt. 23a, 12:53

Ertzaintzak jakinarazi duenez, erreskate taldeak hilda aurkitu du gaur goizean Tiburtzio Arruti.

Arantzazutik mendi buelta egiten galdu zen ostegunean Tiburtzio Arruti –Orio, 1947–. Gau osoa bere bila pasa zuten, baita atzoko eguna ere. Gaur goizean bilaketa lanetan ari zirela, Butreaiz eta Akaitz artean, Oñati aldera erorita topatu dute. 

Oso toki txarrean aurkitu dute Tiburtzio Arruti. Erreskate taldeak ez du lan erraza eduki oriotarra zegoen tokiraino iristeko. Heltzean, hilda zegoela ikusi dute. 

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!