Johannes Zeinlerek kontzertua emango du elizan

Karkara 2016ko abu. 5a, 09:33

Igande honetan, abuztuaren 7an, 20:00etan hasita, Johannes Zeinler organo-jotzaile austriarraren kontzertua izango da Orioko elizan.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, organo kontzertua izango da Orioko San Nikolas parrokian. Abuztuaren 7an izango da, 20:00etan. Organo-jotzaile austriarra, gaztea den arren, hainbat sari jasotakoa da.

Kontzertuan hainbat musika estilotako obrak joko ditu. Bach, Alain, Mozart eta Franck artisten lanak joko ditu Zeinlerrek. Emanaldia debalde izango da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!