Udako azken filma izango da larunbatekoa

Karkara 2016ko abu. 25a, 08:13

Abuztuaren 27an, larunbatean, 22:15ean hasita, Jurassic World filma proiektatuko dute hondartzan. Udan proiektatuko duten azken filma izango da.

Colin Trevorrowek zuzendutako Jurassic World filma proiektatuko dute larunbat honetan hondartzan. Parque Jurasico filmaren laugarren zatia da. 2015eko ekainaren 11n aurkeztu zen filma, baina gidoiaren lehen zirriborroa hamaika urte lehenago idatzi zen. 

Oso harrera ona izan zuen filmak eta 2016 urteko arrakasta handieneko filmen zerrendan dago, laugarren postuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!