Stock azoka izango da asteburuan

Karkara 2016ko abu. 24a, 12:39

Abuztuaren 27an eta 28an, larunbatean eta igandean, Stock azoka izango da herriko plazan, 10:00etatik 20:00etara.

Goizean goiz irekiko ditu ateak Arkupe elkarteak antolatutako Stock azokak, 10:00etan. Bi egunez luzatuko da azoka, larunbaten hasi eta igandera arte. Bi egunetan 10:00etan hasiko da azoka eta 20:00etan itxiko da. 

Orain arte, larunbatak izan dira egunik jendetsuenak; eta, igandeak, lasaiagoak izan dira. Aurten ere beste urteetako tendentzia errepikatzea espero da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!