Sara Iparragirre Europako txapeldunorde

Karkara 2016ko abu. 1a, 07:38

Igandean, iluntzeko 20:15ean, Sara Iparragirre kide den Espainiako selekzioak Europako Txapelketako finala jokatu zuen Frantziaren kontra. 74-44 galdu zuen Espainiak.

Igandean, iluntzeko 20:15ean, Sara Iparragirre kide den Espainiako selekzioak Europako Txapelketako finala jokatu zuen Frantziaren kontra. Nagusitasunez irabazi zuten frantziarrek, 74-44; eta, finala galdu arren, Espainiako selekzioak txapelketa ona egin du oso.

Selekzioko jokalaria izan da Sara Iparragirre. 17 urte ditu oriotarrak eta finalean zenbaki hauek lortu zituen: 7.4 puntu, 2.6 errebote eta 1.3 asistentzia egin zituen jokalariak. Aurretik, 2014an Hungrian jokatu zen 16 urte azpikoen Europako Txapelketan brontzezko domina lortu zuen; 2015eko 18 urte azpikoan zilarrezko domina lortu zuen. Eta, aurten, beste domina bat gehiago lortu du Iparragirrek, zilarrezkoa.

Selekzioko kideen arabera, Iparragirrek urrats bat gehiago eman du Europako Txapelketa honetan. Erasoan protagonismo handia izan du eta egindako lanagatik eta esfortzuagatik entrenatzailearen konfiantza lortu du Iparragirrek.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!