Reala ikustera joateko autobusa antolatu du Salatxo tabernak

Karkara 2016ko abu. 2a, 15:40

130 euroko prezioa izango du denboraldiko bonoak

Abuztuaren 20ko asteburuan hasiko da futbol liga eta Realak Anoetan jokatzen dituen partidak ikustera joateko autobusa antolatu nahi du Salatxo tabernak. 2016-2017 denboraldiko bonoak 130 euroko prezioa izango du eta izen ematea Salatxo tabernan bertan egin beharko da datozen egunetan. Denboraldia hasi aurretik erabiltzaileen zerrenda osatua izan nahi dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!