Euskadiko Trikitilari Gazteen txapelketa irabazi dute Alonso eta Aulestiak

Karkara 2016ko abu. 17a, 09:29

Azken txapelketa zuen Zeanurikoa bikote gazteak

Abuztuaren 15ean, astelehenean, Zeanurin jokatu zen Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXVI. txapelketa. Azken txapelketa zuten hura Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak.

Sei bikotek parte hartu zuten txapelketan eta hiru pieza jo behar zituen bakoitzak: porrusalda, fandangoa eta arin-arina. 144,30 punturekin, txapela irabazi zuten Alonsok eta Aulestiak.

Lau urteko ibilbidearen ostean, adinez pasatzen direlako, txapelketetan parte-hartzeari utziko dio bikoteak. Zeanurikoa zen azkena, eta txapela jantzita utzi diote lehiatzeari.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!