Arrauna: 2016-2017

Komisioa sortu da 1939. urteko banderaren auzia aztertzeko

Karkara 2016ko ira. 16a, 17:06

1939. urteko banderaren auzia aztertzeko lan taldea osatu da. Komisioak oriotarrei dei egin die irailaren 22ko bileran parte hartzeko.

Kontxako bigarren igandearen bezperan agerraldia egin zuten Joxe Anjel Zaldua Orioko alkateak, 30 arraunlari oriotarrek eta Orio Arraunketa Elkarteko lehendakari izandakoek 1939. urtean arraunlari oriotarrek uretan irabazi zutena defendatzeko. 

Prentsaurrekoan Donostia Festak erakundeak erabilitako prozedura salatu zuten bertaratutakoek. Hori zen azpimarratu nahi izan zutena. Eta, horrez gain, horrenbeste urte pasa eta gero erabakia hori hartzeko arrazoiak zeintzuk izan diren jakin nahi dutela azaldu zuten. 

Agerraldiaren ondoren, Eneko Goia Donostiako alkateak bilera egiteko borondatea erakutsi zuen eta komisioak ez du aukera hori galdu nahi. Bilera eguna eta ordua jarri zain daude komisioko kideak. Baina, bilera baino lehen, komisioan gaia aztertzeko, ikertzeko eta lantzeko asmoa daukate.

Horretarako bilera deitu dute irailaren 22an. Batzarra Salatxo aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Bileraren helburua epe laburrean emango diren pausuen berri ematea da eta herritarrak gaiaren inguruan hizketan jartzea.

Herri bileran datuak behar bezala jasotzeko saiakera egingo da. Orain arte 1939. urteko banderaren bueltan jasotako informazio guztia bildu da eta aurrerantzean ere hori egin nahi da. Herritarren iritzia, sentimenduak eta informazioa jaso nahi dira. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!