2017ko udaberrian galdeketa egingo da Orion

Karkara 2016ko urr. 20a, 07:54

Datorren udaberrian herri galdeketak egingo dituzte Orion eta Urola Kostako beste hainbat herritan. Atzo hartu zuten azpeitiarren lekukoa, berak joan den ekainaren 5ean egin baitzuten galdeketa.

Ekainaren 5ean herri galdeketa egin zuten Azpeitian. Galdeketa horri jarraipena emango die datorren udaberrian eskualdeko beste sei herritan: Azkoitian, Getarian, Zarautzen, Zestoan, Zumaian eta Orion. Galdeketa baino lehen, berme modura, herritarren sinadurak bildu nahi dituzte. Behin gutxieneko sinadurak lortu ondoren, ofizialki galdeketak deituko dituzte.

Gure Esku Dago dinamikak sustatu arren, herri bakoitzean tokiko batzorde bat antolatu da. Orioko batzordeak duela gutxi egin zuen inkesta KARKARAn batzordearen izena adosteko. Eta, orduan esan bezala, batzordeko kideei herritar gehiago animatzea gustatuko litzaieke. Ateak zabalik dauzkate, beraz. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!