Oriotarrak lider

Karkara 2016ko urr. 25a, 08:02

Alustiza autobusak Orio areto futboleko taldeak 1-7 irabazi zuen asteburuko partidua, Egintza taldearen kontra.

Bosgarren jardunaldia zen asteburukoa. Etxetik kanpo jokatzen zuten partidua, Villabonan. Egintza taldea zuten aurrez aurre. Oriotarrak taularen postu gorenean zeuden. Villabonatarrak, ordea, azken koskan. Liderra jaitsiera postukoaren kontra, beraz. Partiduak ere alde hori erakutsi zuen. Erraz irabazi zuten oriotarrek, sei goleko aldearekin, 1-7. 

Jokatutako bost partidetako lau irabazi dituzte oriotarrek. Jokatu dituzten 15 puntuetatik 13 eskuratu dituzte, eta, gauzak horrela, denboraldiaren hasieran liderrak dira. 

Asteburu honetan etxean jokatuko dute, Karela kiroldegian. Gure Txokoa nafarren kontra jokatuko dute. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!