Lehen bi puntuak

Karkara 2016ko urr. 25a, 10:28

Orioko infantil neskek bigarren jardunaldiko partidua 17-14  irabazi zuten.

Etxean jokatu zuten oriotarrek, Karela kiroldegian. Partidua Elgoibarko Pneumax taldearen kontra izan zen. Elgoibartarren lehen partidua zen, lehen jardunaldian atsedena izan baitzuten. Oriotarrentzat, ordea, bigarren partidua zen.

Lehenengoa galdu egin zuten, bi puntuko aldeagatik, 20-18. Bigarrena irabazi egin dute, ordea. 17-14 emaitzarekin bi puntu lortu zituzten. 

Asteburu honetan Eibarren kontra jokatuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!