Ia beteta egon da kanpina udaran

Karkara 2016ko urr. 27a, 09:10

Martxotik urrira 29.407 bisitari pasa dira kanpinetik. Uztailean eta abuztuan ia beteta egon da, bereziki uztaileko bigarren hamabostaldian eta abuztuko lehenengoan.

Orioko kanpinak beteta dagoela iragartzen duen kartela hainbatetan izan du udara honetan. Uztailaren bigarren hamabostalditik abuztuko bigarren hamabostaldira beteta egon da; eta, oro har, bi hilabete horietan ia betea egon da.

Ekainetik irailera bitarteko datuak dauzkagu oraingoz. Ekaineko lehen hamabostaldian kanpinaren %70,65 bete zen. Bigarren hamabostaldian beherakadatxo bat izan zuen eta %64,03an bete zen. Uztailean gora egin zuen bisitari kopuruak. Lehen hamabostaldian kanpinaren %94,05ean bete zen eta bigarren hamabostaldian %100ean. Abuztuan %100 ehunekoari eutsi zien. Bigarren hamabostaldian %95,14ra jaitsi zen bisitari kopurua.

Martxotik urrira arte dauzkagun datuen arabera, guztira 12.305 partzela okupatu dira aurten eta, guztira, 29.407 bisitari izan ditu udal kapinak.

 

Kanpineko udara datutan

Ekaina
1. hamabostaldian %70,65
2. hamabostaldian %64,03

Uztaila
1. hamabostaldian %94,05
2. hamabostaldian %100,00ean.

Abuztua
1. hamabostaldian %100
2. hamabostaldian %95,14               

              

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!