Frontenis txapelketako izen ematea zabaldu dute

Karkara 2016ko urr. 27a, 09:59

Frontenis txapelketako izen ematea zabalik da dagoeneko. Azaroaren 2ra arte ireki dute izena emateko epea.

Aurten ere jokatuko da San Nikolas jaien bueltan frontenis txapelketa. Ohi bezala, hasieran ligaxka jokatuko da eta sanikolasetan finalak jokatuko dira. Abenduaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, izango dira finalak.

Txapelketarako izen ematea zabalik dago dagoeneko. Azaroaren 2ra arte egongo da zabalik eta kiroldegian egin beharko da. Bikoteko 20 euro ordaindu behakro dira eta derrigorrezkoa izango da bitako bat Oriokoa edo Aiakoa izatea. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!