Sanikolasak

Gorka Etxeberriak hiru aldiz jaso du 163 kiloko harria

Karkara 2016ko abe. 9a, 07:02

Herriko plaza, herritarren aurrean, bere pisuaren bikoitza jaso ahal izan zuen Gorka Etxeberriak.

Hilaren 7an, eguerdiko 12:00etan, plazako kioskoa herri kirol zaleek inguratu zuten. Erdian, kirolariak, Joseba Ostolazaren eskolako harri-jasotzaileak eta aizkolariak. Harri-jasotzaileen artean Gorka Etxeberria zegoen. Marka pertsonala egiten ahalegindu zen, bere pisuaren bikoitza jasotzen. Jasoaldi bat egitea nahikoa zen helburua lortzeko. Baina bi minutuko txandan 163 kiloko harria hiru aldiz jasotzea lortu zuen Etxeberriak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!