Gabonak 2016

Pergola, sorkuntza lanen erakuslehio

Karkara 2016ko abe. 27a, 16:20

Abesti, jantzi eta jaiotza lehiaketa izango da abenduaren 29an Ikastolako pergolan, Talai Mendik antolatuta. Ondoren gaztain jana izango da, Ikastolak antolatuta.

Ostegunean, abenduaren 29an, abesti, jantzi eta jaiotza lehiaketa izango da, 17:30ean hasita. Urtero antolatzen du lehiaketa hori Talai Mendik. 

Txapelketaren ondoren gaztain jana izango da pergolan bertan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Gaztain jana 18:30ean hasiko dela aurreikusten dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!