Hogei egunetan lortu dute helburua

Karkara 2017ko urt. 9a, 10:16

500 sinadura lortu ditu dagoeneko Baliza Elkarteak erabakitzeko eskubidearen alde

2016ko abenduaren 16an Urola Kostako Gure Esku Dagok eskualdeko aurkezpena egin zuen Zarautzen. Egun hartan, Orioko Baliza Elkarteak sinadura bilketa hasi zuen herri galdeketa martxan jartzeko.

Herri galdeketa aurrera eramateko 16 urte edo gehiago dituzten herritarren %10en sinadurak lortu behar dira bi hilabeteko epean. Eustaten datuen arabera, Oriok 2016ko urtarrilaren 1ean 5.901 biztanle zituen. Beraz, 500 sinadura inguru lortu behar zituzten eta hogei egunetan lortu dute helburu hori.

Erronka lortzen zutenerako sari bat jarri zuen Baliza elkarteak: urtarrilaren 16an Gure Esku Dago erakundeak egingo duen zozketarako bi txartel. 30.000 eurokoa da zozketaren saria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!