Orio Arraunketa Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du martxoaren 3an

Karkara 2017ko ots. 16a, 15:29
Orio Arraunketa Elkarteko 2016ko batzar nagusiko irudia.

Urteko batzar nagusia kultur etxean egingo dute. Bi deiadi egin ditu arraun elkarteak: lehen saioa 18:30ean izango da, eta bigarrena 19:00etan.

Orio Arraunketa Elkarteak urteko batzar nagusia antolatu du martxoaren 3rako, ostiralarekin. Bertan lau puntu izango dituzte aztergai. Lehenik eta behin, azken batzarreko akta irakurriko dute, eta bazkideek egoki ikusten badute, onarpena emango diote aktari. Bestetik, 2016ko arraun denboraldiko emaitzak eta egoera ekonomikoa izango dituzte hizpide. Horrez gain, 2017ko aurrekontua aurkeztuko dute, era bukaeran eskari-galderetako tartea irekiko dute.

Urteko batzar nagusia kultur etxeko areto nagusian egingo dute, eta bi deialdi egin ditu arraun elkarteak. Lehen saioa 18:30ean izango da, eta bigarrena 19:00etan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!