Aulki mugikorreko Euskadiko Fondo Txapelketa jokatuko da igandean Orion

Karkara 2017ko ots. 17a, 16:51
Orioko laukoa uretan.

Kadete, jubenil eta absolutu mailako ontzi luzeek parte hartuko dute txapelketan.

Igande goizean 10:00etatik aurrera, Aulki Mugikorreko Euskadiko Fondo Txapelketa jokatuko dute Oria ibaian. Kadete, jubenil eta absolutu mailako ontzi luzeek parte hartuko dute lehian, eta bi ibilbide zehaztu dituzte antolatzaileek. Alde batetik, kadeteak Saikolatik aterako dira eta 4.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute. Bestetik, jubenilek eta absolutu mailako ontziek 6.000 metro izango dituzte aurretik, Mapiletik Orioko zubira bitarteko ibilbidea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!