Zazpi domina irabazi ditu Orio Arraunketa Elkarteak Euskadiko Fondo Txapelketan

Karkara 2017ko ots. 20a, 09:54

Igande goizean aulki mugikorreko Euskadiko Fondo Txapelketa jokatu zen Orion, eta 50 ontzi luzek parte hartu zuten lehian.

Igandean Euskadiko aulki mugikorreko 50 ontzi bildu ziren Orion Euskadiko Fondo Txapelketa jokatzeko. Oriotarrek hamar ontzi aurkeztu zituzten txapelketara, eta zazpi domina eskuratu zituzten, horietatik hiru urrezko dominak.

Hurrengoak izan dira Orio Arraunketa Elkarteko emaitzak:

Urrezko dominak
- Kadete mailako emakumezko zortzikoak
- Kadete mailako gizonezko skull laukoak
- Absolutu mailako gizonezkoen zortzikoak

Zilarrezko dominak
- Kadete mailako emakumezko skull laukoak
- Jubenil mailako gizonezko lemazainik gabeko laukoak
- Absolutu mailako gizonezkoen skull laukoak

Brontzezko domina
- Jubenil mailako emakumezkoen skull bikoitzak

 

Argazkiak Joxeju Olasagastirenak dira

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!