Gabonetako elkartasun tonbolako zenbaki saridun berria 3730 da

Karkara 2017ko ots. 20a, 10:03
Elkartasun tonbolako otarra

Orioko Herri Ikastolako DBH 4.mailako ikasleek hirugarren aldiz tonbolako otarraren zozketa egin dute, aurretik ateratako zenbakien jabeak azaldu ez direlako.

Gabonetan Orioko Herri Ikastolako DBH 4.mailako ikasleek elkartasun tonbola jarri ohi dute plazan, eta otar bat zozketatzen dute. Iazko Gabonetan zozkatu zuten otarrak oraindik ez du jaberik, eta hirugarren aldiz otarraren zozketa egin behar izan dute ikasleek.

Oraingoan Gabonetako elkartasun tonbolako zenbaki saridun berria 3730 da. Saria jasotzeko azken eguna otsailaren 28a izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!