Ibon Gaztañazpiren 'Gailurra Xtreme' saio berria estreinatuko dute gaur gauean

Karkara 2017ko ots. 23a, 17:07
Ibon Gaztañazpi eta Irati Anda 'Gailurra Xtreme' saioko aurkezleak. (EITB)

Gaurko atalean 42 kilometro dituen Zegama-Aizkorri proba osatu beharko dute Ibon Gaztañazpik eta Irati Andak.

Gaur gauean estreinatuko dute Ibon Gaztañazpi oriotarraren telebista saio berria, Gailurra Xtreme izenekoa (22:15ean, ETB-1ean). Lehendik ETBk bazuen Gailurra izeneko beste saio bat, baina Gailurra Xtremek mendi lasterketak, abentura eta arrisku kirola izango ditu ardatz.

Gaur emitituko duten lehen saioan 42 kilometroko ibilbidea duen Zegama-Aizkorri proba osatu beharko dute Ibon Gaztañazpi eta irati Anda saioko gidariek. Hurrengo saioetan beste hainbat erronka izango dituzte; besteak beste, gau luze bat pasa beharko dute Gorbeian galduta, Itxinan; saioaren arduradunek azaldu dutenez, mitologiaren aldetik esanahi berezia du inguru horrek, baina bertan galtzea oso erraza delako da ezaguna.

Gaur Berria egunkariak Ibon Gaztañazpiri egindako elkarrizketa argitaratu du, eta saioaren nondik norakoak izan ditu hizpide oriotarrak: Mediku kontrolekin gabiltza, eta dakitenek aholkatuta. Ez dugu fribolizatu nahi; mendi maratoi bat ezin du edonork egin, adierazi du.

Ibon Gaztañazpiri egindako elkarrizketa Berria egunkariaren webgunean irakurri daiteke osorik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!