Emakume afaria antolatu du Xaltxerak taldeak martxoaren 8rako

Karkara 2017ko mar. 2a, 12:26

Balea Elkartean egingo dute afaria eta dagoeneko izena eman daiteke Kolon Txiki, Hatoz, Kalakari eta Errusta tabernetan

Iaz, lehen aldiz, Feministorioa egin zuten Orioko Xaltxerek emakumeen nazioarteko egunaren harira. Martxoaren 8an eta inguruko egunetan egitarau zabala antolatu zuten berdintasuna aldarrikatzeko asmotan. Aurten ere ari dira prestatzen eta, horren baitan, emakumeen afaria egingo dute martxoaren 8an.

Iazkoa uste genuena baino arrakastatsuagoa izan zen eta urtero egitea erabaki genuen, diote Xaltxerek. Aurten ere, iaz bezala, Balea Elkartean egingo dute afaria. Izen-ematea Kolon Txiki, Hatoz, Kalakari eta Errusta tabernetan egin daiteke eta martxoaren 6a izango da azken eguna.

Afaria doakoa izango da eta nahi duenak borondatea jar dezake.

Kontzentrazioa plazan

Afariaren aurretik kontzentrazioa deitu dute, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eskatzeko. 19:00etan izango da elkarretaratzea, herriko plazan. Horren ondoren, 20:00ak aldera, afaltzera joango dira Baleara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!