Aise gainditu da herri galdeketak egiteko sinaduren erronka

Karkara 2017ko mar. 7a, 11:25

Guztira 8.691 sinadura bildu dira, maiatzaren 7an herri galdeketak egingo dituzten Urola Kostako zortzi herrietan; Orion, 615. Larunbatean jakinarazi zuten zifra Azkoitiko Elkargunean egindako ekitaldi jendetsuan.

Galdeketak antolatzen ari diren elkarteetako eta taldeetako ordezkariek agerraldia egin zuten larunbat goizean Azkoitiko Elkargunean, sinadura kopuruak jakinarazi eta kanpainari bukaera emateko.

Maiatzaren 7an gauzatuko dituzten galdeketak egin ahal izateko sinadurak biltzen aritu dira azken hilabeteetan Urola Kostako herrietan, eta adierazi zutenaren arabera, erronka aise gainditu dute herri guztietan: erabakitzeko eskubidea praktikan jarriko duten eskualdeko zortzi herrietan 8.691 sinadura bildu dituzte.

Hauek dira herrietan bilduriko izenpe kopuruak: Aizarnazabalen, 120; Azkoitian, 1.955; Errezilen, 169; Getarian, 629; Orion, 615; Zarautzen, 3.153; Zestoan, 610; eta Zumaian, 1.440.

 

Argazkia: Julene Frantzesena / Urola Kostako Hitza

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!