Lorratzak taldeak kontzertua eskainiko du Orion

Karkara 2017ko mar. 10a, 18:47

Martxoaren 17an izango da saioa, ostiralarekin, 22:30ean kultur etxean.

Lorratzak lau neska andoaindarrez osatutako musika taldea da: Malen Otxoa, Garazi Jauregi, Maddi Etxeberria eta Rebeca Gestoso. Gitarra, biolin, ukelele eta ahotsarekin laguntzen dituzte kantuak, modu akustiko eta apaindura gutxikoan. Estilo propioa garatu dute orain dela hiru urte juntatu zirenetik. Hasiera batean denbora pasa gisa hartzen zuten abestea; baina, 2016ko otsailean lehen diskoa kaleratu zuten ('Oinutsik' izenekoa) eta, geroztik, indarra hartu du beren proiektuak.

Taldea, esanda bezala, lau neskek osatzen dute; baina, azken aldian, Aitor Ibarguren gitarristaren laguntza ere badute zuzeneko emanaldietan.

Gonbitak dagoeneko eskura daitezke

Lorratzak taldearen emanaldia doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatuta dagoenez, aldez aurretik hartu behar dira gonbitak. Udalak 120 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan. Kontzertua Euskaraz bizi-bizi programaren barruan antolatu du Udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!