Gipuzkoako Bertsopaper Lehiaketa egingo dute Ikastolan

Karkara 2017ko mar. 16a, 10:29
Argazkia: danbolin.eus

Martxoaren 17an, ostiralean, izango da lehiaketa eta Gipuzkoako ikastola guztietatik etorritako 300 ikasle inguruk hartuko dute parte.

Gipuzkoako Bertsopaper Lehiaketa egingo da ostiral honetan, martxoaren 17an, Orioko Herri Ikastolan. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatzen dute urtero Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa eta horren barruan sartzen da Bertsopaper Lehiaketa. Otsailean hasi ziren saioak eta bosgarrena da Oriokoa.

Gipuzkoako ikastola guztietatik etorritako 300 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute ostiraleko lehiaketan. 15:00etan hasiko dira bertsopaperak idazten. Hauek dira parte hartzaileei proposatuko zaizkien ariketak:

  • L.H. 3-4: gaia emanda bertso bat edo bi kopla.
  • L.H. 5-6: gaia emanda bi bertso edo lau kopla.
  • D.B.H. 1-2: gaia emanda bi bertso edo sei kopla.
  • D.B.H.3-4 eta batxilergoa: gaia emanda hiru bertso edo sei kopla.

Bertso paperak idatzi ondoren, 16:30 aldera, saio didaktikoa izango dute parte-hartzaileek. Saio horretan, inguruko bertso-eskoletako haurrek eta bi bertsolari ezagunek saio bat eskainiko die idatzizko lanak egin dituzten ikasleei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!