Donejakue Bidearen Interpretazio zentroan doako bisitak egingo dituzte martxoan

Karkara 2017ko mar. 17a, 12:56

Euskal Kostaldeko museoen hilabetearen harira martxoaren 19an eta 26an zentrora bisitak doakoak izango dira.

Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jarri eta sustatzeko helburuz Euskal Kostaldeko museoen hilabetea antolatu dute Sareko zentroek. Hilabete horren baitan martxoko igandeetan doako bisitak egiten ari dira Donejakue Bideiaren Interpretazio Zentroan.

Sarrera doan izango da, beraz, datozen igandeetan, martxoaren 19an eta 26an. Astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara irekitzen dute Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa, 9:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara larunbatetan eta 10:00etatik 14:00etara igandeetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!