Igandean etxean jokatuko ditu OBBk sofbol partidak

Karkara 2017ko mar. 31a, 17:41
OBBko kide Ainara Larraza bateatzen pasa den asteburuko partidan.

Ohorezko ligako sailkapenean erdiko multzoan kokatzeko partida garrantzitsua da asteburukoa

OBB sofbol taldeak Kataluniako Proyecte taldea izango du aurkari, eta herriko Mendibeltz zelaian jokatuko dituzte partidak. Lehen norgehiagoka 11:00etan hasiko da, eta bigarren partida jarraian jokatuko dute. Ohorezko ligako sailkapenean erdiko multzoan kokatzeko partida garrantzitsua da asteburukoa bi taldeentzat, eta OBBtik oriotarrak taldea animatzera gonbidatu dituzte.

Aurreko asteburuan Herrialde Katalanetan izan zuten jardunaldia OBBko jokalariek eta Viladecans taldea izan zuten aurkari. Taldetik adierazi dute, jardunaldi "gogorra" izan zela, bi partidak galdu baitzituzten Bartzelonan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!