Ainize Sarasolaren 'Tarot Night' film laburra Portlandeko zinema jaialdian eskainiko dute

Karkara 2017ko api. 3a, 15:52
Ainize Sarasolaren 'Tarot Night' filmeko irudia

Apirilaren 7an, 8an eta 9an, Puff 2017 Portland Underground Film Festival izenekoa izango da.

Apirilaren 7an, 8an eta 9an, Puff 2017 Portland Underground Film Festival izenekoa izango da Ameriketako Estatu Batuetako Portland hirian, eta Ainize Sarasola oriotarraren Tarot Night (Tarot gaua) film laburra eskainiko dute bertan, beldurrezko filmen atalean. Puff jaialdiak zinema alternatiboa eta film esperimentalak jorratzen ditu.

Ainize Sarasola 2008an Bilboko Arte Ederren Fakultatean lizentziatu zen, eta 2010a geroztik Berlinen (Alemania) bizi da. Zinema esperimentala eta marrazketa lantzen ditu, batez ere. 2012an egin zuen bere lehenengo film laburra, Portlandeko festibalean botako duten Tarot Night.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!