Oriotarrek Herriarteko Bertso Txapelketako finalerdietarako txartela izango dute jokoan asteburuan

Karkara 2017ko api. 5a, 16:24
Salatxo tabernan egin zuten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako saioa.

Orioko Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldeak Osinalde taldea izango du parez pare ostiralean, Gabiriako Osinalde elkartean egingo duten bertso afarian.

Asteburuan bukatuko da Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren bigarren itzulia, eta hurrengo egunetan erabakiko da zein lau talde pasatuko diren hurrengo fasera, hau da, finalerdietara.

Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldeak finalerdietarako txartela izango du jokoan asteburuan. Orioko taldeak Osinalde taldea izango du parez pare ostiralean, Gabiriako Osinalde elkartean egingo duten bertso afarian, 21:00etan hasiko da.

Hurrengo fasera sailkatzen diren lau taldeek maiatzaren 6an Alegian eta maiatzaren 13an Bergaran egingo diren final aurrekoetarako txartela eskuratuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!