Ternua St. Pierre eta Mikelune 2017 Estropada jokatuko da larunbatean Orion

Karkara 2017ko api. 6a, 16:45
Indianoak-Ibaialde traineruko kideak. (Aiora LarraƱaga)

Indianoak Ibaialde elkarteak antolatu du estropada Orioko Udalaren laguntzarekin.

Indianoak Ibaialde Elkarteak beterano mailako estropada antolatu du larunbaterako, Orioko Udalaren laguntzarekin. 16:00etan hasiko da norgehiagoka, eta sprint distantziakoa izango da. 500 metroko arraunketa eremua zehaztu dute, eta txanda bakoitzean hiru ontzik parte hartuko dute; ibilbidea hiru aldiz osatu beharko dute traineruek, kale bakoitza behin zeharkatuz.

Estropadaren ondoren cava eta txistorra pintxoak eskainiko ditu Indianoak Ibalialde elkarteak Orioko plazan.

 

 

Indianoak Ibaialde espedizioa

Indianoak Ibaialde traineruak Ternuan barrena espedizioa egingo du uztaila bukaeran eta abuztua hasieran. Iparraldeko, Bizkaiko eta Gipuzkoako arraunlariek osatuko dute eskifaia, tartean Zarauzko Arraun Elkarteko arraunlari Juan Angel Garmendia oriotarrak.

Kirol erronka izateaz gain, euskal itsas gizonek mendeetan egindako lanari omenaldia ere izango da. 400 kilometro egingo dituzte hamar egunetan zehar, eta horretarako 21 arraunlarik txandaka egingo dute arraunean. Espedizioaren zatirik handiena kostaldetik gertu egingo dute, baina etapa batzuetan itsaso zabalean arraunean ere egin beharko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!