Garai ezberdinetako udal ordezkariek atxikimendua eman diote herri galdeketari

Karkara 2017ko api. 7a, 20:15

Maiatzaren 7an egingo den galdeketan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Euskal Herriko hainbat herritan egin duten moduan, garai ezberdinetan Orioko Udaleko hautetsi eta ordezkari izan direnek babesa eman diote maiatzaren 7an Urola Kostan egingo diren herri galdeketei.

Argazkia atera aurretik, ondorengo manifestua irakurri dute:

Frankismoaren ondorengo lehen hauteskundeak 1979an egin zirenetik gaur arte Orioko Udalean kargu politikoa izan dugun hautetsiok, alkate zein zinegotziok, aurkezpen honen bitartez eta jendaurrean zera adierazi nahi dugu:

1.- Euskaldunok herri bat osatzen dugula

2.- Euskal Herriak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duela

3.- Herritarron garaia dela   

Horregatik, siglen gainetik eta agerraldi koloretsu honen bitartez, Orioko herritarrak, BALIZA taldeak sustatuta, maiatzaren 7an egingo den herri-galdeketan parte hartzera animatzen ditugu.

Orion, 2017ko apirilaren 7an.

Argazkian daudenez gain, Aitziber Camposek, Ainhoa Leundak, Karmele Velascok, Joseba Goiburuk, Ana Priedek, Begoña Zalduak, Felipe Arostegik eta Ana Belen Muruak ere beraien babesa eskaini diote ekimenari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!