Bi bandera, zilar bat eta bi brontze Gipuzkoako Batel Txapelketan

Karkara 2017ko api. 10a, 12:36

Lehen hiru postuetan sailkatu ziren Gipuzkoako Batel Txapelketan parte hartu zuten Orio AEko batel guztiak. Horrez gain, infantil mutilak federazio kopan garaile izan ziren.

Pasa den igandean, apirilaren 9an, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu zen Pasai San Pedron. Orio AEtik sei ontzik parte hartu zuten estropadan eta guztiek lortu zuten lehen hiru postuetan egotea. Bi bandera, zilarrezko kopa bat eta bi brontzezko kopa lortu zituzten Txapelketan parte hartu zuten ontziek. Horrez gain, infantil mutilek Federazio Kopa irabazi zuten.

Hauek izan ziren emaitzak:

  • Infantil neskak: 3. postua –brontzea–
    Arraunlariak: Saioa Olasagasti, Idoia Fernandez, Joana Lertxundi, Nagore Iturralde eta Irati Irastorza –patroia–.
  • Infantil mutilak: 5. postua –Federazio kopa–
    Arraunlariak: Arkaitz Garmendia, Gartxot Atorrasagasti, Oihan Manterola, Ibai Lizarralde eta Erik Azkue –patroia–.
  • Kadete neskak: 3. postua –brontzea–
    Arraunlariak: Ane Arruti, Jennifer Rodriguez, Maddi Alkain, Edith Uranga eta Irati Irastorza –patroia–.
  • Kadete mutilak: 1. postua –urrea–
    Arraunlariak: Jon Uranga, Aimar Albizu, Ander Zurutuza, Mikel Lizarralde eta Erik Azkue –patroia–.
  • Jubenil mutilak: 2. postua –zilarra–
    Arraunlaria: Jon Olaizola, Joseba Pagadizabal, Jon Arriola, Jon Lizarralde eta Saioa Sayago –patroia–.
  • Senior mutilak: 1. postua –urrea–
    Arraunlariak: Aritz Lizarralde, Imanol Garmendia, Endika Alberdi, Martxel Aldai eta Iosu Arruti –patroia–.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!