Rocio Jaialdia antolatu du Arkupe elkarteak Orion, apirilaren bukaerarako

Karkara 2017ko api. 11a, 16:04
Semblante Rociero taldeko kideek girotuko dute Rocio Jaia. (Facebook: Semblante Andaluz)

Bi egunez Andaluziako Rocio herrixkako erromeria giroan murgilduko da herria.

Apirilaren 28rako eta 29rako Rocio Jaialdia antolatu du Orion Arkupe Merkari eta Ostalarien elkarteak, Orioko Udalaren laguntzarekin. Bi egunez Andaluziako Rocio herrixkako erromeria giroan murgilduko da herria, eta oriotarrak eta bisitariak jaian parte hartzera gonbidatu dituzte elkartetik.

Hileko azken asteburuan, Rocio herriko jaialdian ohikoak diren bi etxetxo jarriko dituzte Orion; bata Kutixi kafetegiaren aurrean, eta bestea Antilla tabernaren aurrean. Gainera, Semblante Rociero taldeak girotuko du herria ostiral eta larunbat iluntzean.

Oriotarrak flamenkoz jantzita kalera

Ostiralerako giro andaluziarra izango duen pintxo potea antolatu dute, eta Semblante Rociero taldeak kalejira egingo du herrian zehar. Larunbatean berriz, oriotarrak jantzi flamenkoak jantzita kalera ateratzera animatu dituzte Arkupe elkartetik. Etxetxoetan Photocall-ak jarriko dituzte, eta horietan ateratako argazkiak Arkupe elkartearen Facebook orrian partekatzea nahi dute antolatzaileek. Argazki onenak 200 euroko saria irabaziko du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!