Bigarren izan da Oliden Azkoitiko kintopeko Udaberri sarian

Karkara 2017ko api. 25a, 16:13

Aiako Izeta Sargardotegiaren idi pareak ere parte hartu du txapelketan.

Atzo amaitu zen Azkoitian kintopeko Udaberri Idi Dema Saria, eta Muruetako (Bizkaia) Motxo izan zen garailea, 53 plaza eginda. Bigarren postua, berriz, Orioko Iñaki Olidenentzat izan zen, 52 plaza eginda. Aiako Izeta Sagardotegiaren idei pareak ere parte hartu zuen txapelketan, eta horiek 12. postuan sailkatu ziren.

Sariketan, hiru egunetan hamabi idi parek parte hartu dute, eta atzo azken postuan plazaratu zen Motxoren idi pareak gainontzekoek baino lan hobea egitea lortu zuen.

SAILKAPENA

  1. Motxo (Murueta): 53 plaza
  2. Oliden (Orio): 52 plaza
  3. Zornotza abaiak (Zalla): 50 plaza
  4. Arane jatetxea (Gernika): 49 plaza
  5. Laski (Birle): 48 plaza
  6. Urrutia (Laukiz): 47 plaza
  7. Lander Plaza (Mungia): 46 plaza
  8. Etxetxo (Arroa): 42 plaza
  9. Bixkiak (Errezil): 41 plaza
  10. Iñaki Lopategi (Birle): 40 plaza
  11. Isidro Erretegia (Azkoitia): 38 plaza
  12. Izeta sagardotegia (Aia): 34 plaza

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!