Emakumezko kadeteak txapeldun Espainiako Batel Txapelketan

Karkara 2017ko mai. 3a, 11:13
Argazkia: Joxeju Olasagasti

Sestaon jokatu dira Euskadiko eta Espainiako txapelketa azken bi asteburuetan; bietan txapeldun izan dira kadete mailako neskak

Espainiako Batel Txapelketa jokatu zen pasa den asteburuan Sestaon, eta Orio AEko emakumezkoek irabazi egin dute Kadete mailan, aurreko asteburuan Euskadiko txapeldunak izan ondoren.

Orio AEko hiru batel joan ziren lehiara, eta hirurak pasa zituzten apirilaren 29an, larunbatean, jokatutako kanporaketak. Igandean, hilaren 30ean, finalak jokatu ziren Sesataon. Kadete mailako neskek txapelketa irabazi zuten; lehen postuan amaitu zuten estropada, Hibaikako batela baino ia bi segundo lehenago. Maiatzaren 1ean, astelehenean, harrera egin zitzaien udaletxean txapeldunei.

Gizonezko kadeteek eta seniorrek ere jokatu zuten Espainiako Txapelketako finala. Seniorrek hirugarren egin zuten, 9:03,95eko denborarekin eta kadeteak bosgarren postuan geratu ziren, 7:36,39ko denborarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!