Salatxo eta Coral Nova abesbatzek kontzertua eskainiko dute larunbatean

Karkara 2017ko mai. 3a, 16:47

20:00etan hasiko da saioa, Orioko Nikolas Deunaren parrokian.

Orioko Salatxo eta Bartzelonako Navas hiriko Coral Nova abesbatzek kontzertua eskainiko dute larunbatean, Orioko Nikolas Deunaren elizan. Coral Nova de Navas 2003an sortu zuten Navasko Musika Eskolako ikasleen gurasoek. Errepertorio xumearekin hasi ziren arren, egun polifonia lantzen du abesbatzak.
 
Saio atsegina eta laburra izango dela azaldu dute Salatxo abesbatzako kideek, eta Hego Ameriketako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko musika eskainiko dute. 20:00etan hasiko da kontzertua.

Salatxo Abesbatzak eta Orioko Udalak antolatu dute kontzertua, eta oriotarrak saiora gonbidatu dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!