Maskara solidarioak

Ekimenaren helburua ez denez dirua irabaztea, baizik-eta laguntzea, borondatez emandako dirua Berdin-Berdinak elkartearentzat izango da.

Orioko Carmen arrandegiko Olgak lanean jarri ditu etxekoak, ama eta izeba, eta, konfinatuta egon beharreko egun hauetan, telazko maskarak egiten ari dira, gero jendearen artean banatzeko. Maskarak arrandegian bertan hartu ditzake edozeinek, borondatearen truke. Ekimenaren helburua ez denez dirua irabaztea, baizik-eta laguntzea, jendeak borondatez emandako dirua herriko elkarte batentzat izatea erabaki dute eta, horretarako, Berdin-Berdinak Berdin-Berdinak kirol inklusiboko elkartea aukeratu dute.

Jarraitu irakurtzen Berdin-Berdinak elkarteren blogean