Kale inkesta: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Mireia Galarza Bastida eta Gorka Eizagirre 2023ko mar. 8a, 09:00

Gaur martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta kalera irten da Erlo Telebista herritarren iritziak jasotzeko asmoz. Ba al dakite herritarrek zein egun den gaur? beharrezkoa da egun hau? Manifestazioa baino zerbait gehiago egingo lukete gaurko egunean? Galdera horiek eta gehiago erantzun dituzte Orioko herritarrek.