San Pedro jaiak

270 haur eta gaztetxok parte hartu dute 3X3 Futbol Txapelketan

Erredakzioa 2023ko eka. 29a, 15:13

Zaragueta Eskolako Ubera guraso elkartearen 3x3 Futbol Txapelketan inoiz baino talde gehiagok parte hartu dute.

Hilaren 27an, asteartean, Zaragueta Eskolako Ubera guraso elkartearen 3x3 Futbol Txapelketak ireki zuen San Pedro jaietako egitaraua. Antolatzaileak oso gustura dira ekimenak izan duen harrerarekin, aurtengoan inoiz baino talde gehiagok parte hartu dutekako. Guztira, 270 haur eta gaztetxo aritu ziren futbolean.

Argazkiak: Ubera guraso elkartea