San Pedro jaiak

Euriz bustitako San Pedro bigarrena

Andrea Zipitria 2023ko eka. 30a, 13:50

Euri zaparradaren bat edo beste egin duen arren, festaz gozatzeko aukera izan dute haur eta gazteek San Pedro bigarrenean. Goizean goiz haur jolasekin eta pintxo hotzen lehiaketekin hasi dute eguna. Alebin kategoriako estropadak ere izan dira.

Eguna eguzkitsu hasi duen arren, eguraldiak okerrera egin du San Pedro bigarrenean, eta zaparradaren bat edo beste bota ditu. Dena den, haur eta gazteek festaz gozatzen jarraitzeko aukera izan dute. Ikastolako DBHko eraikinaren jolas-eremuan, umeentzako jolasak izan dira. Herriko plazan, berriz, pintxo hotzen lehiaketa egin dute. 13:00ak jotzearekin batera ekin diete alebin kategoriako estropadei.