San Pedro jaiak

Dantzan eta kantuan ospatu dute Orion Arrantzale Eguna

Urtzi Oteiza - Aiora LarraƱaga 2023ko uzt. 1a, 18:52

Eguerdian Arrantzale Eguneko ekitaldi nagusia egin dute herriko plazan, eta arrantzaleak omendu dituzte.

Goizean goizetik arrantzale giroan murgildu da Orion, eta goiz-eguerdi partean dantzan eta kantuan ospatu dute Arrantzale Eguna. 200 lagun inguruk parte hartu dute emanaldian, eta giro bikaina izan da. 2019an antolatu zuten azkenekoz Arrantzale Eguna, eta antolatzaileak oso gustura daude herritarrek izan duten erantzunarekin eta parte-hartzearekin.