A30 greba feminista orokorra

Bihar itxita egongo dira Orioko udal-zerbitzuak, mugimendu feministak deitutako greba orokorra dela-eta

Erredakzioa 2023ko aza. 29a, 14:14

Orioko udal-langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, udal-zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo-bulegoa.

Hego Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorra deitu du biharko zaintza-eskubide kolektiboaren alde, ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuen babesarekin. Hala, Orioko Udaleko langileek bat egin dute deialdiarekin eta, ondorioz, udal zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo-bulegoa.