San Nikolas jaiak 2023

Zaraguetaren talo tailerrarekin amaitu dituzte sanikolasak

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 9a, 10:56

Taloak prestatzeko tailerra antolatu zuten Zaragueta Herri Eskolako ikasleek iluntzean plazan.

Sanik0lasei agur esan diote dagoeneko oriotarrek. Jai giroan murgilduta egon dira lau egunez Orion, eta festei amaiera emateko sabela betetzeko beste aukera bat izan zuten. Izan ere, iluntze partean taloak egin eta taloak jateko abagadunea izan zen Zaragueta Herri Eskolako ikasleen eskutik.

Plazan egin zen ekitaldia, 18.30etik aurrera. Mahaiaren bueltan eseri, eta taloak prestatzen aritu ziren bertaratu ziren herritarrak. Prestatu bakarrik ez, sutan ondutako taloak jateko irrikitan izan ziren oriotar ugari. Iluntzeko hezetasunari aurre egin eta festei amaera emateko modu aproposa izan zen hau.