Gabonetako parkeaz gozatzeko aukera izango dute bihar haurrek eta gaztetxoek

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 3a, 13:00

Artxiboko irudian, Gabon parkea Karela kiroldegian.

Orioko Udalak Karela kiroldegian jarriko ditu hainbat eratako puzgarriak, eta horiek erabilgarri egongo dira goizean nahiz arratsaldean.

Aurreko urteetan bezala, Gabon hauetan ere haur parkeaz gozatzeko aukera izango dute herriko umeek eta gaztetxoek. Orioko Udalak biharko, hilaren 4a, antolatu du umeentzako hitzordua, eta ohi bezala, Karela kiroldegian jarriko dituzte era guztietako puzgarriak.

Horiek egun osoan zehar egongo dira erabilgarri, goizez nahiz arratsaldez. Bazkalorduan itxiko dute soilik kiroldegia. Ordutegi zehatza honakoa izango da: goizean 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara.

Beti bezala, sarrera doakoa da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!